
Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean –laurak bertaratu dira– disko berria ‘atera’ eta aurrera jarraitzeko gogoa eta adorea erakutsi dute. Diskoa prestatzeko lehendabizi maketa bat grabatu zuten beraien teknikaria den Jose Lastrarekin Tio Pete estudioetan. Ostean, Carles Campi ekoizlearekin Andoaingo Garate estudioetan grabatu zuten ‘Atera’, laurek batera, zuzenean eta azkar. Kaki eta Martxel Arkarazoren laguntzarekin aste batean hartu zituzten beharrezko zituzten grabazioak. Lana New Yorkeko beste estudio batean nahastu zuten gero Hector Castillo eta Carlos Imperatori ezagunek.
‘Kea’ kantaren bideoklipa plazaratu zuten lehendabizi, ohi bezala Gaizka Izagirrek zuzendua. «Gaizkarekin egin ditugu gure bideo guztiak, eta bera arduratzen da gure zuzenetako irudi eta argiztapenaz ere, guk kanta hautatu eta beste guztia berak egiten du» adierazi du Iñaki ‘Piti’k. Diskoa plazaratu aurretik ‘Atea’ izeneko aurrerapena plazaratu zuten, eta orain disko euskarria eta plataforma digitaletan dago ‘Atera’.
Durangoko Azokan egongo dira, Ahotsenean ordu erdiko aurkezpena egingo dute eta Azokatik bueltan Euskal Herriko dendetan ere egongo da beraien Garden Records etxearekin autoekoiztu duten lan hau. Gaur bertan, Ondarroako Portuko Ranpin egongo dira jotzen –sarrera guztiak aldez aurretik saldu dira, ahoz ahoko propagandarekin soilik– eta bihar Logroñoko Biribay aretoan egongo dira.
EH Sona jaialdian izango dira Bartzelonan eta horrez gain Paris, Amesterdam eta Berlin ere bisitatuko dituzte. Abendutik aurrera Bilboko Kafe Antzokian, Iruñeko Zentralen, Donostiako Dabadaban, Gasteizko Jimmy jazz aretoan eta Uztaritzeko Hartzaron arituko dira, besteak beste.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
