Angelu, Bidarte, Donibane Lohizune, Ziburu eta Hendaiako hondartzekin aste honetan bertan egin bezala, Biarritzeko hondartza zabalik egongo dago larunbata honetatik aurrera, Pirinio Atlantiko prefetak salbuespena egin ondoren.
Azken asteetan elkarlan estuan aritu dira udalerriak, zer egin erabaki eta definitzeko. Azkenean, «hondartza dinamikoak» deitutako moldearen arabera funtzionatuko du Biarritzeko areatza honek ere, hots, goizeko 06.00ak eta arratsaldeko 19.00ak bitartean. Ordutegi horretatik kanpo erabat debekatuta dago sarbidea erabiltzaileei.
Neurri hauen baitan, posible izango da hondartzara joatea ibili, korrika egin edo igerian egiteko. Itsasoan sartzeko aukera ere egongo da surfa bezalako ur kirolak egiteko. Alta, debekatuta dago ondarrean geldirik egotea eta taldeak sortzea. Hala ere, mugikortasun arazoak izan eta uretara iritsi nahi dutenek, beren denbora hartu ahal izango dute ondarrean egoteko, erantsi dute Biarritzeko udal iturriek.
Segurtasun neurriak eta distantziak betiere errespetatu eta bete egin beharko direla zehaztu du hedabideetara igorritako ohar batean.
Iturri berberek adierazi dutenez, igeri egitea baimenduta badago ere, nork bere ardurapean egingo du; alegia, ez da sorosle zerbitzurik egongo. Hori aintzat hartzea inportantea dela iritzi du udalak.
Bi sorosle egongo dira Biarritzeko hondartzan 11.00etatik 19.00etara baina, esan bezala, ez sorosle lanetan, baizik hondartzan egoteko eman diren salbuespenezko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko eta udaltzaingoaren lanak indartu asmoz. Era berean, larrialdi zerbitzuak deitu ahal izango dituzte hala behar izanez gero.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

