
Koronabirusa heldu zenetik Zaporeak elkarteak esku artean zituen hamaika ekitaldi eta ekintza bertan behera geratu ziren. «Larunbat honetan, ordea, ekainaren 13an, Eibar-Ermua erronkarekin emango diogu hasiera aurretik genekarren dinamikari», adierazi du eta nabarmendu du zein den erronka: «Ahalik eta elikagai kopururik handiena bildu nahi da Grezian dauden pertsona errefuxiatuentzat». Eibarren dilistak jasoko dituzte eta Ermuan arroza.
Bi udalerrien arteko lehia larunbatean amaituko da Eibarko Untzaga plazan. Bertan Mireia Alonso Eibarko sukaldariak eta Jesus Gonzalezek Ermukoak otordua prestatuko dute. «Noski, bakoitzak prestatuko duen menuak herri bakoitzari esleitutako osagaia izango du oinarri gisa», adierazi du elkarteak, segurtasun neurri guztiak bermatuak egongo direla ohartarazi duenak.
Ekimen honekin, gutxienez egunean behin jateko garrantzia azpimarratu nahi dute Zaporeak elkarteko kideek, eta boluntarioren lana goraipatu dute. «Boluntario eta parte-hartzaile guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu berrogeialdiaren aurretik proiektua babestu eta hau aurrera atera nahi izateagatik eta orain berriz ere bidea gurekin egiteagatik», adierazi dute.
Asteburuko ekimenean parte hartu nahi dutenak hurbildu ahal dira bilketa puntu ezberdinetara. Eibarren, adinekoen etxe guztietan jasoko dira dilistak, Eibar Kirol Elkarteko dendan eta Eta Kitto!, Kiosko de Amaña, Bar Baisi, Casa de Galicia tabernetan. Ermuan, berriz, Parriaundi okindegian jasoko da arroza.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
