
Belako musika talde bizkaitarrak ‘Plastic Drama’ bere laugarren diskoa aurkeztuko du datorren abuztuaren 27an zuzenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Hain zuzen, lana argitaratu baino ordu batzuk lehenago emango dute kontzertua, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.
Disko berriaren aurrerapen kantak aurkeztu ondoren (‘Tie Me Up’, ‘The Craft‘, ‘marinela2017’, ‘Truce’ eta ‘All Nerve’ kantuak zabaldu dituzte, besteak beste), Mungiako taldea buru-belarri sartuko da orain lanaren zuzeneko aurkezpenean. Horrela, autozineetan egindako bira labur baten ondoren helduko da Euskalduna jauregira. Bira horretan Madril, Denia eta Getxoko autozineetan kontzertu bana eskaini zuen talde mungiarrak eta, esperientziak emandakoa jasotzeko, dokumental bat ere grabatu dute.
Bi egun beranduago, abuztuaren 29an, Bartzelonako Primavera Sound jaialdiko Las Nits del Forum gunean arituko da, eta hilaren 30ean, aldiz, Madrilgo La Riviera aretoko Crew Nation zikloan.
Euskaldunako kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Euskaldunaren webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 22 euroren truke (kudeaketa gastuak barne). Kutxabanken #KreoEnTiKultura kanpainaren webgunearen bitartez erosten bada 5 euroko beherapena izango da sarrerako.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

Líder del PRI pide a EEUU declarar «terrorista» a Morena evocando la ilegalización de Batasuna

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife
