
Mont-de-Marsango espetxean zen Ibon Goieaskoetxea preso busturiarra espainiaratu egin dute gaur goizean. 2010eko otsailaren 28an Normandian atxilotu zuten eta ordutik Estatu frantseseko hainbat espetxeetan izan dute gatibu.
Goizeko hamarrak aldera atera du polizia frantsesak euskal presoa Mont de Marsango espetxetik eta handik Irunera eraman dute. Estatu frantsesean ezarri zioten espetxe zigorra amaituta aske geratu beharko luke preso busturiarrak, baina euroagindu bat medio espainiaratua izateko agindua zuen.
Irunen Polizia espainiarraren egoitzan ohiko tramitazioak egin dizkiote, hala nola, azterketa medikua, agiri eguneraketak eta abar. Hortaz, hurrengo orduetan Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile baten aurrera eramango dute preso bizkaitarra.
Jipoiak eta istripua
Estatu frantseseko espetxeetan egin dituen hamaika urteetan urruneko espetxeetan eduki dute gatibu Busturiako presoa. Horrez gain, 2015eko apirilaren 3an Fleury Merogiseko espetxe zaindariek jipoia eman zioten Ibon Goieaskoetxeari miaketa batean, eta 2018ko apirilean auto istripua izan zuten bere bi seme-alabek eta emazteak, Euskal Herritik 850 kilometrora dagoen Arleseko espetxera bisita bat egitera joateko Okzitaniako Tolosa hiri inguruak zeharkatzen ari zirenean.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»


