
Frontoi batean pilotan ageri da Amets Arzallus bertsolaria, bere hausnarketa motz baino sakonari indar gehiago emanez. Herri txiki batean grabatutako irudiek lagunduta, ETAren jardunagatik egiten diren zenbait enplazamenduei honela erantzun die Arzallusek: «Ez zait oso justua iruditzen bortizkeriaren kritikaren ardura osoa gurea bezalako herri txikien ahoetan uztea», hartzen du abiapuntu gisa.
«Ez diot nik bakoitzak bere ibiliaren irakurketa kritikoa egin behar ez duenik», erantsi du jarraian bertsolari lapurtarrak, bide batez bere ustea barruan gorde gabe: «Neretzat, gure borroka armatua bere burua defenditu behar izan duen herri baten kasua zuzenetik abiatu eta bihurritzen joan den bide bat izan da, bai».
«Baina bortizkeriaren historia luzea da eta Estatuek ere ardura handia dute hor –aipatzen du Arzallusen minutu eskas bateko grabaketa honetan–. Orain, bortizkeriaren historia okerraren zama guztia herri txikien bizkar gainean uztea neretzat zapalkuntzaren segida moduko bat da eta umilazioaren kapitulu berri bat, kasik-kasik esango nuke beste biolentzia ekintza bat».
«Eta bakea benetakoa izango bada, ezin da izan hitz huts bat eta errendizio huts bat, eskubideez kargatuta etorri beharko du», borobiltzen du, sare sozialetan asko zabaltzen ari den hausnarketa honela amaituz.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
