
Baikoko pilotarien greba deialdia tarteko bertan behera gelditu zen Binakako Txapelketaren finalerdietako partida erabakigarria, Ezkurdia-Martija eta Agirre-Albisuren artekoa, abenduaren 4an jokatuko da azkenean.
Gogoratu behar da Enpresen Ligak partida 22-0 galdutzat eman ziela Agirre eta Albisu grebalariei neurketara ez azaltzeagatik, Ezkurdia eta Martija finalista bilakatuz. Baina EAEeko Justizia Auzitegi Nagusiak finala jokatzea debekatu zuen, behin-behineko neurri moduan ELA sindikatuaren eskaera kontuan hartuz.
ELAk, Agirrek eta Albisuk jarritako demandaren ondotik, epaiketa bihar zen izatekoa Bilbon, baina azkenean akordio batera iritsi dira bi aldeak finalerdietako neurketa jokatu ahal izateko eta Agirrek eta Albisuk finalean sartzeko duten aukera kantxan defenda dezaten.
«EPEL-eko Kontseilari Ordezkariak eta Epaile Bakarrak hurrengo 24 orduetan ebazpen bat emateko konpromisoa hartzen du, Lehiaketako Epaileak 2020ko urriaren 10ean hartutako erabakiaren ondorioak baliogabetzeko eta Ezkurdia-Martija / Agirre-Albisu binakako finalerdi-partida 2020ko abenduaren 4an jokatzeko. Partida horretatik aterako da 2020ko abenduaren 8an jokatuko den finaleko partidan jokatzeko eskubidea izango duen bikotea», azaldu du ELAk komunikatu batean, horretarako baldintza «ELAk, Agirrek eta Albisuk EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jarrita zuten demanda erretiratzea» dela gaineratuz.
Horrela, «amaiera ematen zaio Ligak Agirre eta Albisuri finalerdietako partida galdutzat ematea erabaki ondoren hasitako gatazka judizialari», dio sindikatuak. «Duela aste batzuk adierazi genuen bezala, greba mekanismo baliagarria da lan-arloko aldarrikapenak defendatu eta lortzeko, eta ELAk gogor egingo die aurre mekanismo horren aurkako edozein jokabide edo errepresaliei».
Baikok ere bere webgunean eman du albistea, Borja Osesek sinatutako ohar baten bitartez. Zehazten denez, finalerdietako partida hori abenduaren 4an jokatuko da, ostiralez, eta finala abenduaren 8an, jai eguna baliatuz. Beste modu batera esanda, Buruz Buruko Txapelketa eta Lau eta Erdikoaren artean erabakiko da Binakakoa nork irabazten duen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
