
Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Donostiako Konstituzio Plazan, iluntzean Parte Zaharrean indarrez sartu ondoren izan istiluetan parte hartzea leporatuta. Lakuako Segurtasun Sailaren hitzetan, «hainbat pertsonak objektu sendoak jaurti dituzte Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurka».
Bersio ofizialaren arabera, 20.30ak aldera, Donostiako Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari, «hainbat objektu jaurtitzen ari baitzitzaizkien Parte Zaharrean». Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, eta hauei ere objektuak jaurti dizkietela adierazi dute. Ertzaintzaren oldarraldia hasi denean jende ugari zebilen Alde Zaharrean eta poliziek borrekin nahiz gomazko pilotekin kargatu dute. Bulebarrera zabaldu dira kargak.
Piztu Donostiak, aldiz, sare sozialen bitartez Poliziaren «okupazioa» salatu du.
Berriro polizia okupazioa Parte Zaharrean. Ertzaintzaren pelotazoak ere bai.
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) January 20, 2021
Larunbatean denok manifestaziora.
AUZO UTZI BAKEAN! pic.twitter.com/tcCVzLwlUl
La anormalidad toma militarmente la parte vieja de Donostia. Sigue la provocación de las fuerzas policiales para legitimar su rol de guardianes de la salud. Otra manera de vacunar el pueblo... pic.twitter.com/XGLfkbhBIx
— KAXILDA (@K_Xilda) January 20, 2021
Lakuako Barne Sailaren arabera, guztira lau atxilotu daude, 18 urteko bi gazte, 21 urteko beste bat eta laugarrena 31 urtekoa. Zortzi ertzain «arin» zaurituta daudela ere esan du.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

