NAIZ

Herriz herri ezin eta etxez etxe dabil gaur Korrika, sareetan oroitzapenak partekatuz

Oroitzapenez eta etorkizunerako konpromisoz beteta iritsi da aurten Korrika. Ezin errepideetara atera, baina euskararen alde Euskal Herriko bazterrak betetzen dituen lasterketak sare sozialetara egin du salto azken orduetan.

NAIZek eta GARAk Donostian hartu zuten Korrikaren lekukoa 2019an. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
NAIZek eta GARAk Donostian hartu zuten Korrikaren lekukoa 2019an. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Gaur zen abiatzekoa Korrika, 10 egun eta gau luzez Euskal Herriko auzo, herri eta hiriak euskararen bidez eta euskarari lotzeko. Ezin horrela, osasun egoerak behartuta, 2022ra atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.

«Korrikak kalea behar du, bizia, mugimendua. Eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek», adierazi zuen Asier Amondo arduradunak atzeratu egingo zutela iragartzearekin batera.

Eta gaur, kale eta errepideetan ez, baina mugimendua sortu du Korrikak, sare sozialen bitartez. Asko izan dira azken orduetan Euskal Herrian egiten den ekimen berezienetako baten oroitzapenak partekatu dituztenak.

Batzuek umorez hartu dute eta urtebete gehiago entrenatzeko aukera dutela nabarmendu dute. Baietz hurrengo urtean beste aitzakiren bat bilatu?

Beste batzuek hunkituta ekarri dituzte gogora azken Korrikan bizitako uneak.

Eta ez iazkoak soilik, duela hamarkadaren batekoa ere eguneratu dute baten batek.

Eta etorkizunera begira lanean jarraitzeko hautua berretsi dute.