Haritz Larrañaga

EHZ Festibalaren 25. edizioa abian da, «Kulturaren pindarra bizituz»

Uztailaren 2an ateak ireki ostean EHZ festibala aurrera doa. Jada milaka gazte batu dira Irisarrin kontzertu, hitzaldi, ikuskizun eta hainbat kultur ekimenetan parte hartzeko. Eta oraindik ez da asteburua amaitu.

Jende andada bildu da Irisarriko plazan dantzariak ikusteko. Raphael QUESADA
Jende andada bildu da Irisarriko plazan dantzariak ikusteko. Raphael QUESADA

Uztailaren 3an eguna gris esnatu da, baina giroa bezala, Irisarriko zokoak jendez betetzen hasi diren neurrian herria kolorez eta doinuz jantzi da. Horrela, EHZ festibalaren 25. edizoa zizenz harrakastatsua izaten ari da.

Kontzertuak gaueko hiruetan amaitu ziren arren, festa goizaldera arte luzatu zuten askok, eta goizean zehar kanpin denda gehienak itxiak ziren, soilik txandaren bat egin behar zuten laguntzaileek uzi behar izan dute lo zakuaren besarkda goxoa. Hala ere, umorez eutsi diote erronkari. «Umorearekin hobe, eta internet sarerik gabe askoz hobe», abesten zuten irriz soilik bi ordu lo egin ostean aparkalekuan lanean ari ziren Ortzaizeko Maitek eta Sarako Julenek.

Pandemia osteko lehen kontzertua zela nabarmentzen zuten askok, baina gazte batzuentzat EHZko 25. edizioa lehena izan da zentzu guztietan, izan ere haietako batzuek halako festa bat egiten zuten lehen aldia zen, laguntzaile gisara lehen txandak egiten zituzten lehen aldia zen eta baita EHZn parte hartzen zuten lehen aldia ere.

Hain zuzen ere, horixe da antolatzaileek nabarmendu duten aurtengo edizioaren ezaugarrietako bat, laguntzaile berriek ekarri duten aire freskoa. «Azkenean EHZ hori da, belaunaldiz-belaunaldi berritzen den ekimena», adierazi du Julen Ollarburu koordinatzaileak.

Ostiralean 1.700 pertsona izan ziren Irisarrin eta larunbatean jende gehiago espero zuten, izan ere jada aurre-salmentetan 2.000 bono saldu zituzten, eta horrela izan da, egunak aurrera egin ahala lo zakuetatik atera direnen eta iritsi berriek Nafarroa Beherako herrixka eder horretako zoko guztiak hartu dituzte.

Batzuek pentzeko kontzertuetan, besteak hitzaldietan, haurrak puzgarrietan eta jende andana herriko plazan. Giro paregabea izan da. Eguraldia grisa izan arren ez du euririk egin eta jendeak antolatzaileen esanak bete ditu, baita festibalera joan ahal izateko pate hartzaileei eskatu dizkieten osasun neurriekin ere. «Gu geu ere harritu gara horrekin, biziki ontsa pasa da, zeren zorrotzak izan gara osasun neurriekin, baina jendea behar zen agiriarekin eta kodearekin etorri da», azaldu du Ollarburuk.

Ostiraletik festan

Eguzkiak ere bat egin zuen EZH festibalarekin uztailaren 2ko irekiera egunean. Arratsaldeko lauetan ireki zituzten ateak eta lagun taldeak zuzenean kanpalekura abiatu ziren hurrengo bi gauetan aterpe izango zuten kanpin denda muntatzera. Artean, antolatzaileak «azken detaileak lotzen» ari zirela jakinarazi zuen Julen Oiarburuk, EHZko bozeramaileak.

Olatz Salvador abeslaria izan zen Irisarriko plazako oholtza estreinatzen lehena eta baita 25. edizioa ospatzen zuen festibalari hasiera eman zion lehen kontzertua eman zuen musikaria ere. Bere atzetik etorri ziren gauean «pentzeko oholtza handia» hartu zuten gainontzeko taldeak: Maïrü, Torheit, Proleter, Herdoil, Ro eta Rüdiger.

Ostiralean ez zen hitzaldirik izan, baina larunbat eta igandean hainbat hitzaldi eta tailer aurreikusten dira Irisarriko Ospitalea egoitzan. Beste batzuen artean, etxebizitzaren arazoa, krisi ekologikoa, artearen funtzioa, kapitalismoaren krisia, EHZren 25 urteko ibilaldia eta Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimenduaren historia jorratuko dituzte.

Helburua «egitea»

Egoera sanitarioaren ondorioz, aurtengo edizioa antolatzeko zailtasun handiak izan dituztela jakinarazi du Julen Oiarburuk. Horren adierazle da parte hartzaile bakoitzak erakutsi behar duen «osasun pasea», horregatik, EHZko bozeramailearen esanetan, aurtengo helburu nagusia «egitea da», zeren sekulako erronka da».

EHZren geroaz hausnartzeko 2017. urtean egin zuten etenaldiaren ostean, «EHZ nomada» egin zuten 2018an, ohiko formatua alde batera utzita. Horren ostean, gazte belaunaldi berri batek hartu zuen lekukoa eta «Auzolalanaz berpiztu» goiburuarekin 24. edizio arrakastatsua antolatu zuten.

Belaunaldi berriek lanerako gogoz zirela eta erronka handiei aurre egiteko gai zirela erakutsi zuten, baina iaz ezinezkoa izan zen EHZ festibala antolatzea, osasun neurriak oraindik zurrunegiak baitziren. Aurten ordea, osasun neurriak indarrean izan arren, erronkari heldu diote eta festibalaren 25. urtemuga ospatu ahal izateko bitarteko guztiak bermatu dituzte. Lelo berriak dioen bezala, «Kulturaren pindarra bizituz».