NAIZ

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat uztailaren 26tik abuztuaren 19ra

Donostiako Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da datorren astelehenetik, uztailaren 26tik, abuztuaren 19ra, bertan barraken gunea egongo delako. Oinezkoek, aldiz, bertatik ibiltzeko arazorik ez dute izango. Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da.

2018ko Donostiako Aste Nagusiko barrakak. (Gorka RUBIO/FOKU)
2018ko Donostiako Aste Nagusiko barrakak. (Gorka RUBIO/FOKU)

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuen trafikoarentzat datorren astelehenetik, uztailaren 26tik, abuztuaren 19ra bitarte, barraken gunea izango delako bertan. Oinezkoek ez dute arazorik izango handik igarotzeko.

Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da, eta Dbusen Urgullerako lineako zerbitzurik ez da egongo uztailaren 28tik abuztuaren 19ra, biak barne, Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Izan ere, abuztuaren 1etik 15era, Pasealeku Berrian 28 barraka jarriko dira –Aste Nagusian 49 egoten dira hirian– haur zein helduentzat eta 17.00etatik 23.30 arte egongo dira zabalik. Haurrentzako barrakak Pasealeku Berriako kaiko sarreratik gertu egongo dira, eta aldiz, zortzi urtetik gorako pertsonentzako barrakak Oteizaren eskulturaren ondoan dagoen eremuan.

Donostiako Festak udal erakundeko langileek kontrolatuko dute Pasealeku Berriaren edukiera, eta sarreretatik gertu hainbat pantaila jarriko dira –Ijentea, Portaletak, Apaizen Pasealekua eta Argazkilaritza Elkartea–, une oro barraken gunearen egoera ezagutzeko. Gainera, gune osoan musukoa eramatea nahitaezkoa izango da.