
Abuztuko azken egun honetan berraktibatu da presoak gerturatzeko dinamika. Zazpi lekualdetze iragarri ditu Espetxe Zuzendaritzak astearte honetan, horietatik sei Euskal Herrian diren kartzeletara.
Lau preso politiko Basaurira ekarriko dituzte, bi Zaballara eta beste bat Palentziako Dueñasetik Kantabriako Duesora hurbilduko dute; Imanol Miner hernaniarra da azken hau.
Euskalherriratuko dituztenen zerrenda hau da: Asier Rodriguez Soriatik Basaurira pasako da; Guillermo Merino, Zaragozako Zueratik Basaurira; Joseba Lerinek ere bi bera egingo du, Zueratik Basaurira; Jon Etxeberria Duesotik atera eta Zaballara ekarriko dute; Ibai Aginaga, Duesotik Basaurira; eta Iosu Ordoñez, Topasetik Zaballara.
Mugimendu hauek guztiak gauzatuko direnean 66 izango dira Euskal Herrian diren euskal preso politikoak: lau espetxeetan (Zaballa, Martutene, Basauri eta Iruñea), zentro berezietan edota beren etxean espetxealdi arindua emanda.
Ez dago gradu aldaketarik gaurko iragarpenean. Foro Sozialaren Behatokiak bere azken txostenean zehaztu duenez, bigarren gradutik hirugarrenera pasatzea oztopatzen ari da Auzitegi Nazionala.
Azkeneko aste hauetan ez da hurbilketarik iragarri. Erabaki garrantzitsuenak ekainaren bukaeran hartu zituen Gobernu espainolaren menpe den Espetxe Zuzendaritzak, orduan Andalucia aldean zeuden azken euskal presoak bertatik atera zituelako.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo
