NAIZ

Zierbena eta Donostiarra, Espainiako Batel Txapelketako finalera denbora onena eginda

Larunbatean jokatu dira kanporaketa ezberdina eta gizonezkoen senior kategorian txanda biak eraman dituzte. Aldiz, emakumeen senior kategoriako finalean ez da esualdunik izango, eta kontsolazio txandan aritu beharko dute Kaikuk eta Deustuk.

Zierbenaren artxiboko argazkia. Hondarribian ere denborarik onena egin du.
Zierbenaren artxiboko argazkia. Hondarribian ere denborarik onena egin du. (Marisol RAMIREZ / FOKU)

Hondarribian ari dira jokatzen Espainiako Baten Txapelketak. Larunbatean kanporaketak jokatu dira eta igande goiz eta eguerdian izango dira kontsolazio eta dominen borrokarako finalak.

Senior kategoriari dagokionez, gizonezkoen mailan Euskal Herriko taldeek dirudite garaipena lortzeko faborito nagusiak. Zierbenak denborarik onena egin du bere txanda irabazi ostean eta Donostiarrak, bere txandako denborarik bizkorrena egin ostean, bizkaitarren atzetik bakarrik amamitu du orotara.

Final nagusia igande eguerdiko 14.00etan izango da eta euskal talde biekin batera, Galiziako Bueu, Ares eta Samertolameu ariko dira.

Carlos Palazuelos, Alberto Gonzalez, David Duran eta Sergio Montenegrok osatuko dure «galipoen« »ontzia, Borja gomez patroi dutela.

Kaiarriba talde donostiarrak, berriz, Endika Alberdi, Iñaki Urtubia, Xabat Olaetxea eta Xabat Pastor eramango ditu tostetan, Jon Iruretagoiena patroi hartuta.

Emakumeek, zorterik ez

Tamalez, ez dute zorte bera izan emakumeen senior kategoriako euskal taldeek. Kaikuk eta Deustuk hartu dute parte kanporaketa estropadan, baina Ares, Cabo da Cruz, Chapela, Rianxo eta La Planchadak egindakoa baino denbora txarragoa egin dute. Ondorioz, bi traineru bizkaitarrek 10.45etako kontsolazio finalean hartu beharko dute parte.