
Sorpresa izan da Euskal Herrian, eta lehen itzulian irabazi zuten guztiek ez dute gaurkoan irabazi. Macronen aldeko hautagaiek bi hautesbarrutietan irabazi dute (bosgarrenean eta seigarrenean), baina ez laugarrenean. Horretan Nupeseko (Nouvelle Union Populaire écologique et sociale, Nupes; Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria) hautagaiak, Iñaki Echanizek, irabazi du.
Horrenbestez, Euskal Herriari dagozkion hiru eserlekuetatik bi Ensemble-Majorité présidentielle koalizioko hautagaientzat dira: Vicent Bru (seigarren hautesbarrutia) eta Florence Lasserre (bosgarren hautesbarrutia). Hirugarren eserlekua –laugarren hautesbarrutikoa, hain zuzen ere– Echanizentzat da.
Laugarren barruti horretan izen da lehiarik estuena. Baieztatu da, halere, Echanizek (%50,01) Annick Troundayri (%49,99) aurre hartu diola.
Laugarren eremu horrek Euskal Herriko barnealdea eta Biarno elkartzen ditu. Hor ere egon da berezitasunik. Oloroe-Donamarian (Oloron-Sainte-Marie, frantsesez) jaioa den Echanizek Biarnon lortu du garaipena, Euskal Herrian Troundayk eskuratu baititu boz gehien. Nolanahi ere, Jean Lassellek utzitako eserlekua hartuko du Echanizek Nupes koalizioaren izenean.
Beste bi eremuetan garaipenak argiagoak izan dira, eta Nupeseko hautagaiek ez dute aukerarik txikiena ere izan. Tom Dubois Robinek (seigarrenean) eta Sandra Pereira-Ostane (bosgarrenean) urrun samar geratu dira. Horietan ez da ezustekorik izan, eta Macronen aldeko hautagaiek lehen itzulian izandako garaipena berretsi dute.
Garaipenaren berri izan ostean, Echanizek arlo sozialari emango diola garrantzia esan du, bereziki osasungintzari. Beste gai batzuekin ere konpromisoa azaldu du; esate baterako, euskal presoen gaiarekin.

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado


