Pakistanen dauden zortzimilakoen udako denboraldia hasi da dagoeneko, eta, neurri handi batean, baieztatu behar dugu berezia izaten ari dela. Lehenik eta behin aipatu behar dugu mendi erraldoi horietan inoizko tenperatura altuenak izaten ari direla. Jakina, egoera horrek baldintzetan eragina du. Mendizale askok azpimarratu dute jaitsierak nahiko desatseginak eta arriskutsuak izaten ari direla.
Nanga Parbatetik, adibidez, bi mendizale erreskatatu behar izan dituzte. Eta Broad Peak-en, berriz, Sharif Sadpara zendu da. Mendizale eta langile pakistandar honek eskarmentua handia zuen garaiera handian zama garraiatzen. Kanpaleku nagusitik adierazi dutenez, gailurrerian zela, erlaitz bat puskatu eta Sadpara amildu zen. Gasherbrum II mendian, berriz, Iman Karim Shimshali hil da.
Zorte hobeagoa izan dutenak Shehroze Kashim eta Fazal Ali izan dira. Nanga Parbat-eko gailurra zapaldu eta gero, jaitsieran arazoak izan zituzten. Alabaina, lehen kanpalekura arte jaisteko aukera izan zuten, eta han helikoptero batek erreskatatu zituen.
Emakumezkoak
Nanga Parbat aipatu dugunez, bitxia bada ere, zortzimilako horrek inoizko igoera femenino handiena izan berri du. Denera, bost: Kristin Harila, Adriana Brownlee, Grace Tseng, Pasang Lhamu Xerpa eta Naoka Watanaberena.
Mendizale hauen artetik, Harila da protagonismo gehien izaten ari dena. Nanga Parbat mendiarekin, bere proiektuaren bigarren fasearekin hasi da. Nirmal Purjaren errrekorra hobetu nahi du; alpinista nepaldarrak hamalau zortzimilakoak sei hilabetean sinatu zituen. Norvegiarrak udaberrian Nepalgo sei zortzimilako igo zituen, eta Nanga Parbat zazpigarrena izan da.
Pakistango bigarren zortzimilakoarekin hasi baino lehen, Skardun istripu batetik osatzen ari da Harila. Izan ere, Nanga Parbat jaisten ari zela, arroka batek belaunean jo eta min hartu zuen.
Azkenik, François Cazzanelli aipatu behar dugu. Astebetean Nanga Parbat mendiaren “Kinshofer” bideari aldaera bat sortu eta gailurra oso azkar zapaltzeko aukera izan du. Alpinista italiarrak solik 20 ordu behar izan ditu kanpaleku nagusia eta zortzimilakoaren gailurra lotzeko. Gainera, jarduera horretan ez du oxigeno gehigarririk erabili. Gogoratu behar dugu Cazzanelli izaera horretako igoeretan espezialista handia dela. 2019. urtean, adibidez, Manaslu ia 20 orduko kronoan sinatu zuen.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
