
Lanbidek akordio berritzailea berretsi du, 2022ko diru-laguntzen deialdia sustatzeko. Halaber, laguntzek helburu dute EAEko enplegurako prestakuntza-erakundeek eginiko berrikuntza-inbertsioa finantzatzea.
Akordio honek sustatu nahi du aipatu erakundeek beren instalazioak, zuzkidurak eta prestakuntza-baliabideak eguneratzea (bat etortzeko produkzio-sarearen sektoreetan gauzatzen ari diren aurrerapenekin); zertarako eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileek ezagutu eta erabili ditzaten enpresek erabiltzen dituzten ekoizpen-baliabide aurreratuenak.
Akordioak, beraz, aukera ematen du lan-merkatuan langile profil hau txertatzeko: egitura eta ekoizpen-bitarteko berrietara egokitutako prestakuntza jaso duten langileak. Helburua lortze aldera, Lanbidek zazpi milioi euro bideratuko ditu (izan ere, Lanbidek berak du enplegurako prestakuntza-programak kudeatzeko ardura).

Hainbat faktorek behartu egiten dute, gero eta ingurune espezializatuagoetan eta konplexuagoetan, ikasteko metodo berritzaileak izatera, ikasleek eskuratutako ezagutzaren benetako transferentzia errazteko eta enpresen espezializazio-maila handitzeko. Aipatu faktoreen artean honakoak daude: berrikuntza teknologikoen aurrerapenetik eratorritako profil profesional berriak; produkzio-prozesuen gero eta automatizazio handiagoak; antolaketa- eta kudeaketa-mota berriak; hiru trantsizioen esparruan merkatu-nitxoak agertzea; eta, azkenik, egungo tekniken eraldaketa azkarra.
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak ezinbestekotzat jotzen du langabeen zein landunen prestakuntzan laguntzen duten erakundeek baliabide eta instalazio eguneratuak eskuratu ditzaten (hain zuzen ere, euskal enpresa-sarearen behar berrietara egokitutako baliabideak eta instalazioak), zertarako eta prestakuntza-ekintza berriak eman ahal izateko. Eta, horretarako, ezinbestekoa da, aldez aurretik, erakunde horiek beharrezko azpiegitura-zuzkidura berriak eskuratzea (lan-merkatuko profil profesional berriak prestatzeko).
- EHAAn argitaratzea: 2022/09/20.
- Eskabideen epearen hasiera-data: EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2022/09/21).
- Eskabideen amaiera-data: 2022/10/30.
- Informazio gehiago: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/diru_laguntza/2022/berrikuntzaren-gaineko-inbertsioa/

_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

