NAIZ

Zorrien aurkako konjuru bat, duela 3.700 urtekoa, kanaandarrez idatzitako lehen esaldia

Israelen lurpetik atera duten orrazi batek, duela 3.700 urte ingurukoa denak, kanaandar hizkuntzan erregistratuta dagoen lehen esaldia dauka, zorrien aurkako konjuru antzeko bat.

Duela 3.700 urte inguruko orrazia.
Duela 3.700 urte inguruko orrazia. (Menahem KAHANA | AFP)

Orrazia 2017an Tel Lachisheko (Israel) aztarnategian aurkitu bazuten ere, aurten eginiko prozesatze lanetan hauteman dituzte grabatutako letrak, ‘Jerusalem Journal of Archaeology’ aldizkariak argitaratu duenez.

Orraziak 3,5 bider 2,5 zentimetro neurtzen du eta, punten oinarriak bi muturretan ikus daitezkeen arren, horiek antzinatean apurtu ziren. Orraziaren hortzen oinarria oraindik ikus daitezkeen arren, hortzak antzinatean hautsi egin ziren. Erdiko aldea pixka bat higatuta dago, ziurrenik ilea zaintzeko edo buruko zein bizarreko zorriak kentzeko orduan egiten zen presioagatik. Sei hortz lodiz osatutako aldea ilearen korapiloak eskatzeko erabiltzen zen; bestea, 14 hortz finez osatutakoa, zorriak kentzeko, egun dendetan saltzen diren zorrien aurkako bi aldeko orrazien antzera.

Marfila oso material garestia zen, eta, beraz, ziurrenik luxuzko objektu bat izan zen, agian gertuko Egiptotik inportatua, eta horrek adierazten du gizarte-maila handiko jendeak ere zorriak pairatzen zituela.

Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra (HU) buru zuen talde batek egin zuen aurkikuntza, eta inskripzioa Ben Gurion Unibertsitateko Daniel Vainstub epigrafista semitikoak egin zuen.

Inskripzioa duela 3.700 urte inguru eguneroko jardueretan alfabetoa erabili izanaren froga zuzena da, eta «mugarri bat da idazteko giza gaitasunaren historian», adierazi du HUko ikertzaile Yosef Garfinkelek.

Kananiarrek Kristo aurreko 1800. urte inguruan asmatu zuten ezagutzen diren lehen alfabetoetako bat, baina oraintsu arte ez zen inskripzio esanguratsurik aurkitu.

Orrazian 17 letra kanaandar daude, zazpi hitz osatuz: «Letagin honek amai dezala ile eta bizarreko zorriekin», azaletik grabatuak eta modu arkaikoan idatziak, idazkera alfabetikoaren asmakuntzaren lehen etapakoak.

Grabatzaileak hain letra txikiak (1 eta 3 milimetro arteko zabalera) arrakastaz egiteko duen trebetasuna kontuan hartu beharko litzateke hemendik aurrera Brontze Aroko Kanaango alfabetatzeari buruzko edozein saiakeratan, unibertsitateak ohar batean nabarmendu duenez.

Inskripzioak ezaugarri oso bereziak ditu, eta horietako batzuek «hutsuneak betetzen dituzte Kanaango kulturaren alderdi askori buruz dugun ezagutzan», gaineratu du adituak.

Lehen aldiz, taldeak nabarmendu duenez, Lachisheko kananear biztanleek erabiltzen zuten hizkeran idatzitako hitzezko esaldi oso bat dago.

Inskripzioak garai hartako eguneroko bizitzako alderdi batzuk argitzen ditu, orain arte oso gutxi egiaztatu baitira. Eskualde osoan objektuaren erabilpenari erreferentzia egiten dion lehen aurkikuntza da, orain artekoek jabetza adierazten baitzuten.

Taldeak orrazia aztertu zuen zorrien presentziari ba ote zen argitzeko, eta 0,5 eta 0,6 milimetro arteko arrastoak aurkitu zituzten. Lachisheko baldintza klimatikoek ez zuten ahalbidetu intsektuak osorik kontserbatzea.