
Emaitza txarren ondotik Sevillak kargutik kendu ostean, Julen Lopetegik erronka berria abiaraziko du hurrengo astean: Premierreko talde bat zuzenduko du. Hilaren 14an hasiko da lanean Wolverhampton taldean, Munduko txapelketak behartutako geldialdia aprobetxatuz.
Lanean hasi aurretik, bere talde teknikoa zein izango den zehaztuta geratu da ostegun honetan. Hala jakinarazi du Wolves taldeak. Sei pertsonek osatuko dute bere gertuko taldea eta horien artean, besteak beste, Fran Garagarza egongo da, aholkulari tekniko gisara.
Mutrikuarrak 14 urte bete zituen Eibarko organigraman eta iaz, 2021eko udan, bideak banandu zituzten. Urtebete futbol mundutik apur bat aldenduta eman ondoren, azken hilabeteetan zenbait kluben izenekin lotua izan da Garagarzarena eta azkenean, Wolverhamptonerako bidea egingo du. Estreinakoz arituko da hau ere Premier League txapelketan.
Sevillako etapan laguntzaile moduan izan dituen Pablo Sanz eta Juan Peinado teknikaria eta Oscar Caro prestatzaile fisikoak Lopetegiren alboan jarraituko dute.
Edu Rubio teknikariak, emakumezkoen West Ham taldean teknikari laguntzaile izan denak, eta Dani Lopetegi analistak –Julenen anaiak– osatzen dute talde teknikoa.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
