
Apirilaren 19an hasitako gose greba astearte honetan bertan behera utzi du Garikoitz Etxeberria Lizartzako presoak, Tinko Amnistiak bere webgunearen bidez aditzera eman duenez. Zaballako espetxean bakartze egoeran zegoela salatzeko abiatu zuen protesta, eta astelehenean bat egin zuten beste zazpi presok, elkartasunez.
Tinko Amnistiaren arabera, «kartzelak ziurtatu dio aste honetan edo hurrengoan modulu arrunt batean egongo dela eta ez duela ziega beste inorekin partekatu beharko».
«Patio grebarekin» abiatu zuen protesta, eta azkenean, gose grebari ekin zion pasa den asteazkenean. Elkartasunez, astelehenean gose grebaren protestarekin jarraitu zuten Zaballako espetxean Jon Kepa Preciado, Orkatz Gallastegi, Mikel San Sebastian, Aitor Cotano, Dani Pastor eta Jesus Mari Etxebarriak, eta Patxi Ruizek gauza bera egin zuen Iruñeko kartzelan. Hauek ere bertan behera utzi dute gose greba Tinko Amnistiak adierazi duenez.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
