
EuskarAbenturaren espedizioa hasiko da larunbat honetan. Laugarren espedizio honetan 125 gaztek parte hartuko dute eta guztira 400 kilometro egingo dituzte oinez 31 egunetan zehar. Espedizio honen helburu nagusia euskara bultzatzea da. Horretaz gain, kultura, osasuna, ekologia eta parekidetasuna izango dituzte balore nagusitzat.
Mauletik abiatuko dira 125 gazteak, 30 helduz osatutako lantaldearekin. Bertatik 32 herri zeharkatuko dituzte: Maule, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Xabier, Irunberri, Urrotz, Iruña, Gares, Añana-Gesaltza, Argantzun, Gasteiz, Araia, Zerain, Ataun, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Amaiur, Baiona, Urruña, Donostia, Getaria, Deba, Ekainberri, Lekeitio, Nabarniz, Gernika, Sukarrieta, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horietako zazpitan oraindik ez dira pasa aurreko espedizioetan.
Parte-hartzaileei dagokienez, profil linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzeko gazteek parte hartuko dute EuskarAbenturan: 45 bizkaitar, 30 gipuzkoar,26 nafar, 12 arabar, Lapurdiko bost, Nafarroa Behereko hiru, eta Zuberoa eta diasporatik bik osatuko dute marea laranja. Neska eta mutil kopuruak ere nahiko parekatuak daude.
Haiekin batera, 30 helduz osatutako lantaldea igaroko da aurtengo abenturan. Taldea koordinatzaileek, xerpek, osasun langileek, euskara teknikariek eta komunikazio arduradunek osatzen dute. Hauek espedizioa ahalik eta modu hobean igarotzeaz arduratuko dira.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
