
Irailaren 11ean ospatzen da Olarizu Eguna, eta astelehen honetan ere hala egin dute Gasteiz ingurukoek. Udalerria mugatzen duten mugarrietan zeharreko ibilbidea egin dute Udalbatza osatzen duten zinegotziek, 38 mugarri zeharkatu dituzte guztira ia 10 kilometroko ibilbidean.
Goizeko 9.00etan hasi du Gasteizko Udalbatzak ibilaldia hiriburuko Plaza Berritik, bost mendeko baino gehiagoko historia du ohitura horrek, eta aurten ere ez dute hutsik egin udal ordezkariek. 38 mugarri igaro dituzte, besteak beste Lubiano, Jungitu, Matauko, Argomaniz eta Andolluko herrietan barna. Udalak helarazitako ohar batean zehaztu du «normaltasunez» igaro dela ibilaldia eta giro onean egin duela aurrera egunak.

Olarizuko Zelaietan egin dute bazkaria, Gasteizko zinegotziak kontzejuetako ordezkariekin elkartu dira bazkaldu eta jai-giroaz gozatzeko. Baina Zelaietara hurbildutako herritar guztientzat egon da zabalik babarrun-jatea, Boilarrek antolaturik.
Arratsaldean, haurrentzako jolasak, musika, dantza eta herri-kirolak izan dira Zelaietan bertan. Erromeriaren amaiera 20.00etarako dago aurreikusita, eta Gasteizko Plaza Berrian amaituko da festa, udal banda eta txikienentzako suzko zezenarekin.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
