Aurten Gasteizko herri mugimenduko bost kolektibo urteurren desberdinak betetzen ari dira: Hala Bedik 40 urte, Gasteizko gaztetxeak 35 urte, Auzolana pilotalekuak hamabost urte, Errekaleor Bizirik!-ek hamar eta Sumendik zazpi betetzen dituzte.
Urte osoan burutzen ari den ‘100 urte bakarrik ezin da’ kanpainaren barnean, Gasteizko bost eragile garrantzitsu hauen balioak eta borroka islatzen dituen abesti berri bat kaleratu berri dute.
Abestia ‘Ehundu Gasteiz’ da, eta MICE taldeak sortu du (Miren Narbaiza da proiektuaren burua). Haizeatxo kanpezuarraren, Annekdotas (jaiotzez nafarra, baina Gasteizen bizi da) rap kantariaren eta Benizzeren (Beñat Goitia musikari eta konpositore gasteiztarraren proiektu pertsonala) kolaborazioa izan du. Abestiaren letra, aldiz, Eli Zaldua eta Xabier Antia bertsolariek sortu dute.
«Musika-sorkuntza hau tokiko artista talentudunen arteko lankidetzaren emaitza da, beren denbora eta energia eman baitute kanpaina honetan parte hartzeko», aipatu dute dinamikaren ordezkariek.
Gasteizko bost kolektibook urteak daramatzate hiria eraldatzeko lanean. «Urteurren hauek mugarri garrantzitsuak dira dira gure bidaian, eta gure lorpenei eta egiteko moduei buruz hausnartzeko aukera ematen digute», aipatu dute. «Jose Angel Cuerda, Alfonso Alonso, Patxi Lopez eta Gorka Urtaran igaro ziren. Maider Etxebarria pasatuko da. Guk hemen jarraitzen dugu, ordea, eta jarraituko dugu», gehitu dute.
‘Ehundu Gasteiz’ abestia eskuragarri dago jada Youtuben eta laster plataforma digital gehiagotan egongo da.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
