
Vianako, Uharteko eta Arrigorriagako saioen ondotik, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoan izango diren hiru izen jakinak dira jada: pasa den astean saioa irabazi zuen Sarai Roblesekin batera, Julio Soto eta Joanes Illarregi lehian izango dira.
Larunbat arratsaldean, Vianan egin zen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, herri horretako Kultur Etxean. 170 bertsozale inguru elkartu ziren bertan, saioa zuzenean jarraitzeko.
Sei bertsolari aritu ziren kantuan eta gai-jartzaile lanak Zigor Gartzia ‘Zian’-ek egin zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Vianako Udalarekin elkarlanean antolatu zuen saioa eta txapelketaren historian lehen aldiz egin zen herri horretan.
Behin ariketa puntuagarriak eginda, Julio Sotok eskuratu zuen puntu gehien, eta ondorioz, saioa irabazi eta azaroaren 11an Agoitzen jokatuko den bigarren finalaurrekorako sailkapen zuzena lortu zuen.
Honela geratu zen saioko sailkapena:
1. Julio Soto Ezkurdia: 380.
2. Xabat Illarregi Marzol: 377,5.
3. Ekhiñe Zapiain Arlegi: 338.
4. Urko Gartzia Aleman: 300.
5. Patxi Castillo Graciarena: 294.
6. Aitor Irastortza Arrizubieta: 287.
Uhartetik Lesakara
Uharten, igandeko saio puntuagarriaren ostean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien, eta horrenbestez, saioa irabazi eta azaroaren 19an Lesakan izango den finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen aginduetara aritu dira bertsolariak.

Honakoa izan da saio honetako sailkapena:
1. Joanes Illarregi Marzol: 384,5.
2.Eki Mateorena Zozaia: 324.
3. Julen Zelaieta Iriarte: 315.
4. Mikel Lasarte Cia: 312.
5. Beñat Astiz Isasi: 305.
6. Ainara Ieregi Aranburu: 261.
Zuzenean finalaurrekoetara sailkatu ez diren bertsolariek ere izango dute horretarako aukera, puntuazioaren arabera.
Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa ere igandeon jokatu da, Arrigorriagako Lonbo aretoan. Iruri Altzerreka izan da puntu gehien bildu dituena.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Exigen responsabilidades por la violenta carga de la Ertzaintza contra la hinchada del Alavés

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena
