
Iruritak hartu du 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Gizarte Bilgunean, 140 pertsona inguru batu dira larunbat honetan txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko eta, bertan, Sarai Robles nagusitu da, 354 punturekin. Lehen kanporaketa irabazita, azaroaren 4ean Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du barañaindarrak.
Roblesekin batera beste bost bertsolari aritu dira kantuan: Saioa Alkaiza (333 puntu batu ditu), Idoia Granizo (328,5), Ekain Alegre Gil (324), Eneko Fernandez (320,5) eta Egoitz Gorosterrazu (291,5).
Txapelketak hurrengo larunbatean, hilak 14, izango du segida, Vianan jokatuko den saioarekin. Kanporaketa 17.30ean abiatuko da, aipatu herriko Kultur Etxean, eta kantuan ariko diren bertsolariak Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta izango dira. Gai-jartzaile lanean, bere aldetik, Zigor Gartzia Arregi ‘Zian’ izango da.
Biharamunean, aldiz, Uharten izango da saioa, Arte Garaikideko Zentroan, 17.30ean. Bertan ariko dira kantuan Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Joanes Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte, Mikel Lasarte Cia eta Xabier Silveira Etxeberria.
Saio guztietarako sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus atarian.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
