
Bergaran jaioa, 1969an, Gasteizko Armentia ikastolako zuzendaria izan da Agurne Barruso azkeneko zazpi urteotan. Aurretik lau urtez bere herriko alkatea izan zen, 2007tik 2011era bitarte. «Ilusioz» hartu du Ikastolen Etxearen lema. Jose Luis Sukiaren testiguari helduz uzendari nagusi kargua betetzea erantzukizun handia ere badela aitortu arren, erronkek motibatu egiten dutela esan du, are gehiago inguruan lantalde eta zuzendaritza nahiz artezkaritza talde sendoak edukita: «Uneotan mugimendu bizia da ikastolena, aktiboa, eragilea… Ongi kokatuta gaude hezkuntza sisteman eta gizartean, eta etorkizun handiko proiektua gara».
Unea ere interesgarria dela aipatu du zuzendari nagusi berriak, batetik, pedagogia alorrean aurkeztu berri den Ikastolen Hezkuntza Maroko Orokor berriaren hedapena egiten hasi direlako, eta, bestetik, maila instituzionalean Ikastolen seigarren Batzarra egingo delako ikasturte honen amaieran.
Batzarra prestatzeko lantaldeko kidea ere bada Barruso. «Otsailaren amaieran hasiko dugu eztabaida prozesua ikastolekin, haiei aurkeztuko diegu egindako lana eta guztion ekarpen eta zuzenketekin landuko dugu Batzarrera eramango dugun behin betiko proposamena. Batzarra izango da ikastolen ildo estrategikoak markatuko dituen abiapuntua. Azken batean, hurrengo hamarraldirako gure proposamena landu behar dugu», esplikatu du.
Sukiaren erretiroa
Jose Luis Sukiak, berriz, ikasturte honetan hartuko du erretiroa. Bitarte horretan zuzendari nagusi berriaren eta zuzendaritza taldearen alboan arituko da lanean. 2016ko irailean hartu zuen zuzendari nagusi kargua Jose Luis Sukiak, Imanol Igeregiren ordez.
Ordura arte Egonkortasun arduraduna izan zen 2010. urtean sortutako Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartean. Sukiaren eta ikastolen mugimenduaren arteko lotura, ordea, atzeragotik dator, izan ere, 1993tik ari da ikastolen mugimenduan buru-belarri lanean.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
