Garazi Castaño

Puntaren puntara iritsi da Korrika

Maldan gora eta behera orpoz ipurdika ibili ziren atzo korrikalariak Arabatik zehar. Herrerako portuan, 1.100 metroko altueran, une berezia izan zen. Kartoizko letrekin 'Harro Herri' leloa osatu zuten antolakuntzako kideen, Korrika puntu altuenera iritsi zela ospatzeko.

Audio_placeholder

Puntaren puntara iritsi da Korrika

Loading player...
Herrerako portuan, lasterketaren iritsiera entsegatzen
Herrerako portuan, lasterketaren iritsiera entsegatzen (NAIZ)

1.100 metroko altueran ospatu du Korrikak lasterketaren puntu garaiena zeharkatu izana. Herrerako portuan izan da une hori, koloredun ileordeak eta jantziak soinean. Harro Herri leloa osatzeko kartoizko izkiak eskuartean, lasterketari ongi-etorria egin diote bertan ziren antolakuntzako kideek. Une berezia izan da, baina noski, Korrikak ez du geldialdirik egin. Tipi-tapa jarraitu du Urizaharra bidean.