NAIZ

ELAk, CCOOk eta UGTk aurreakordioa sinatu dute Bizkaiko elikagaien merkataritzan

ELA, CCOOk eta UGTk hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute Bizkaiko elikagaien merkataritzan. Besteak beste, KPIaren araberako soldata igoera adostu dute. LABek salatu du greba egun baten atarian sinatu izana eta «benetako hobekuntzarik» ez jasotzea.

 

ELAk sinatu du aurreakordioa patronalarekin.
ELAk sinatu du aurreakordioa patronalarekin. (ELA)

ELA, CCOOk eta UGTk 8.000 langileri eragingo dion hitzarmenaren aurreakordioa sinatu du Bizkaiko elikagaien merkataritzan. Besteak beste, KPIaren araberako soldata igoera adostu dute. LABek salatu du greba egun baten atarian sinatu izana eta «benetako hobekuntzarik» ez jasotzea.

Negoziazio mahaiak 16 bilera baino gehiago egin dituela azaldu du ELAk ohar batean eta mobilizazioen dinamika abiatu izanak bultzatu duela negoziazioa. Hain zuzen ere, lehen greba egunaren bezperan lortu du ELAk aurreakordioa patronalarekin. Sindikatuak gehiengoa du sektorean, %38ko ordezkaritza baitu.

LABek azaldu du hilaren 27an eta 30ean greba egiteko arrazoiak patronalari KPIaren benetako igoera bermatzeko presioa egitea, aintzinatasuna desizoztea, larunbat libre eta zaintza-lizentzia kopurua handitzea eta urteko lanaldia nabarmen murriztea zirela. Ildo horretan, salatu dutenez, «ELAren aurreakordioan ez dago aurrerapausorik gai horiei dagokionezÇ.

ELAk dio adostutako soldata igoerak langileei «erosteko ahalmena bermatzen» diela. Hobekuntzez gain, akordioa betetzeko beharrezkoak diren aplikatzeko klausulak jaso dituzte akordioan.

Horrela, 2023tik 2025era bitartean egongo litzateke indarrean eta ultraaktibitate mugagabea izango luke. Ez aplikatzearen inguruko klausula bat ere adostu dute. Halaber, lanaldi murrizketa ekarriko du akordioak: 2024rako 3 orduko lanaldi murrizketa eta 2025erako 3 ordukoa.

Horrezaz gain, gaueko lanaldiaren plusa 150 eurotakoa izango da eta larunbatak lan egutegian arautu beharko dizkiete, mugarik gabe. Soldata igoera % 3,5ko atzeraeraginezkoa izango da 2023 urteari dagokionean, %3,1ekoa 2024an eta %2koa 2025ean. 2026tik aurrera KPIren igoerek ehuneko hauek gaindituko balituzkete, eguneratuko lirateke.

ELAk ohar batean azpimarratu nahi izan du langileen mobilizazioek egin dutela posible aurreakordioa sinatzea.