Eduki luzeegiak?
Telesailaren atalak ordubetekoak dira» edota «bi orduko filma da» bezalako esaldiak entzutean, gehienetan, erantzunak honakoak izaten dira: «Uf, ze luzea, zerbait motzagoa nahi dut. Filmek gero eta iraupen luzeagoa dute».
Egiari zor, nik ere sumatu dut azken boladan estreinatzen diren filmak ohikoa baino luzeagoak direla. Sentsazio hori ‘The Economist’ astekariak baieztatu du argitaratu duen azterketan: egun, filmak lehen baino askoz luzeagoak dira. 1930 eta 2022 bitartean estreinatutako 100.000 izenburuen inguruko ikerketan ikusi da filmen batez besteko iraupena %24 handitu dela; 1930eko hamarkadako 81 minutuetatik gaur egungo 107 minutuetara.
Hollywoodeko ekoiztetxe handien kasuan, bereziki Marvel, DC eta plataforma digitalek ekoizten dituzten filmek, batezbestekoa oraindik ere handiagoa dute: 150 minutu.
Datuak hor daude eta eztabaidaezinak dira, baina hasierako erantzun ganoragabe horiek asko urduritzen naute; sortzaileak erabaki badu bere edukiaren iraupena horrek izan behar duela, obraren alde hartu duen erabakia da, eta pentsatu nahi dut arrazoi sendoak daudela horren atzean, kito. Ez da kapritxo bat, sormen arrazoiak daude, besterik ez. Arazoa, ordea, iraupenaren erabakiaren atzean helburu komertzialak soilik daudenean loratzen da; hor, urduritu baino gehiago, sutu egiten naiz.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

