
Urriaren 29an 100 urte beteko dira Deustu eta Begoñako elizateak deusestatu zuen anexio-dekretua sinatu zenetik. Bilboko hiribilduak bi herriak bereganatu zituen, industrializazioaren testuinguruan, bere proiektu desarrollista elikatzen jarraitzeko.
Anexioa elizateen borondatearen aurka egin zen, Primo de Riveraren diktaduraren garain. Izan ere, hainbat instantzia legaletan independentzia mantentzen saiatu ziren Begoña eta Deustu, baina ez zuten lortu.
100 urte geroago, seguruenik ez da egongo Deustu edo Begoña independientean bizi izan den pertsona askorik, baina herri-xarma hori oraindik mantentzen dute gaurko bi auzoek. Deustuarrek eta begoñarrek oraindik ere nostalgia apur batekin goraipatzen dute beren herriaren historia.
Igande honetan Errepubliken Eguna ospatu dute elkarrekin. 12.00etan Deustuko elizateko agintarien kalejira atera da Done Petri plazatik, eta 12.15etan Begoñakoa Etxebarria parkeko tximiniatik.
Kalejira biak elizateen muga izandako lekuan elkartuko dira, Unibertsitateen etorbideko 2. eta 3. zenbakien artean. Euskal Herriko hainbat txokotan historikoki egin den bezala, teila bota dute Ibaizabalera, muga berresteko. Ondoren, erromeria egon da Salbe plazan.
Itzela gaurkoa!
— Gaizka Suárez (@gaizkasi) October 20, 2024
Hunkigarria Deustu eta Begoñako udalerrien muga zen horretan bi herrien arteko adiskidetzea ikustea.
Deustu eta Begoñari udalerriak kendu zizkieten baina, beraien herri sentimenduen bizirik eutsi diote#GoraDeustuHerria ✊#ErrepublikenEguna 輸 pic.twitter.com/Sc9wug7utq

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria












