
Asteazkenean Irunen Mirentxu A.B. bere ama hil zuen gizona kartzelan sartu dute ostiral honetan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Egun horretan bertan bertan atxilotu zutenetik Ertzaintzaren komisarian egon da 47 urteko gizona, eta ostiral honetan Irungo Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegira eraman dute; honek espetxeratzeko agindua eman du.
Gertakariak asteazkeneko 13.30ean izan ziren, gizona amaren etxera joan eta labanaz eraso egin zionean. Gizonaren izeba bat eta biktimaren bikotekidea emakumea laguntzen saiatu ziren eta ondoren, erasotzaileak motozikleta batan alde egin zuen.
Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten eta gauean hil zen. Semea, berriz, erasoa gertatu eta minutu gutxira Irungo bere etxean atxilotu zuten.
Elkarretaratzeak
Gertatutakoa salatzeko, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzeak egin ditu ostiral honetarako eta larunbaterako. Ostiralean 18.00etan Bilbon egin dute, Arriaga Antzokiaren atarian eta 20.00etan Iruñean deitu dute mobilizazioa, Udaletxe Plazan. Bihar, aldiz, Donostiako Bulebarrean izango da elkarretaratzea, 13.00etan.
Indarkeria matxistako kasuen aurrean «urjentziazko mekanismoak» eskatu ditu; izan ere, «egungo instituzioen pasibotasun eta jendartearen konplizitatearen ondorioz, urtez urte, emakumeon aurkako erasoek ez dute etenik».
Horrekin batera, «egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela» exijitu du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ohar batean.
«Gure bizitzak daude jokoan. Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak», adierazi du.
«Gu ez gara isilduko», ohartarazi du. «Lotsa eta beldurra aldez aldatzen hasi da, eta antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte». Horrela, elkarretaratzeetan parte hartzeko dei egin du.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

