
Gaztea sariak bertan behera geratu dira, langileek greba deitu dutelako. Hala iragarri dute langileek, Instagramen sortutako DesGastea kontuan. Pairatzen duten «prekarietate eta diskriminazio egoerarekin amaitzea» aldarrikatu dute, baita enpresak erantzun gisa erakutsitako «isiltasuna» salatu ere.
Ver esta publicación en Instagram
Argitalpen horretan adierazi dutenez, «Gaztea eta EITB Musikako langileon kategoria profesionalak ez ditu gure egunerokotasuneko eginbeharrak aitortzen». Zentzu horretan, baieztatu dute «urteak» daramatzatela «egoeraren birplanteaketa eta gure lan kargak eta ardurek exijitzen duten kategoria eskatzen».
Hori dela-eta, beharginek jasaten duten «prekarietate eta diskriminazio egoerarekin amaitzea» aldarrikatu dute.
Era berean, EITBren jarrera gaitzetsi dute, erantzun gisa «isiltasuna» jaso dutela salatuz. «Zuzendaritzak ez dio gure lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta ez du egoera eztabaidatzeko inolako aurrera pausorik eman», nabarmendu dute.
Zentzu horretan, enpresak nahiago izan duela ekitaldia bertan behera uztea deitoratu dute, «horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin, arazoari irtenbide bat eman beharrean».
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, zuzendaritzak ohartarazi du ekitaldia bertan behera geldituko dela greba deialdiaren ondorioz. Sindikatuak zuzendaritzaren jarrera kritikatu du, eta honen aburuz, «gatazkak oihartzunik ez izateko saiakera bat izan da». Gauzak horrela, greba deialdia bera ere bertan behera gelditu dela baieztatu du ELAk.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
