
«Askatasunaren nazioa gara eta horixe aldarrikatuko dugu Iruñera». Hala jakinarazi du Arnaldo Otegik aurtengo Aberri Egunerako EH Bilduren deialdia. Apirilaren 20an izango, da nafar hiriburuan.
Astelehen honetan Iruñean eskani duen prentsaurrekoan, nazioarteko testuinguruari erreparatu dio EH Bilduko idazkari nagusiak: «Azelerazio prozesu baten gaude nazioartean. Mundua okerrera aldatzen ari da, eta oso azkar. Gerrak ekiditeko egitura instituzionala suntsitzen ari dira. Oihanaren legean, autoritarismoan eta militarismoan oinarritzen ari da ordena mundiala. Eta hori oso txarra da Euskal Herriarentzat».
Baina horren aurrean, Euskal Herriak eredu «justu eta sozialistago» baten alde egiten duela azpimarratu du. Horregatik, aurtengo Aberri Egunean, «nazio bat garela, euskaldunak garela eta askatasuna harrotasunez aldarrikatzeko» deia luzatu du. ‘Askatasunaren nazioa gara’, izango da, hain zuzen ere, aurtengo hitzorduaren lema.
«Aberri Eguna koloretsua, aintiimperialista, antimilitarista, antiautorista, feminista, burujabetzaren aldekoa eta jendarte beridnzale baten aldekoa izango da. Horretarako konbokatzen dugu jendea Euskal Herriaren hiriburu historikoa mila kolorez, banderez eta ukabilkadez betetzera», adierazi du.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
