
Irizar Taldeko egungo zuzendari nagusi Imanol Riego Iturralde izendatu dute Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente, hala onetsi baitzuten aho batez zuzendaritza batzordeko kideek, EAEko Parke Teknologikoaren Bizkaiko campusean ezohiko batzarrean. 2017tik karguan izan den Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du Regok.
Rego Innobasqueko presidente izendatu ostean, kargua utzi duen Manuel Salaverriak elkarrekin egindako bidaian emandako babesa eskertu zuen, eta «harro» dagoela adierazi.
«Guztiok, Innobasquek, bere 900 erakunde bazkide publiko eta pribatu baino gehiagok, berrikuntzaren euskal ekosistemak eta, oro har, euskal gizarteak, lan nekaezina egin dugu Euskadiko berrikuntzaren alde», nabarmendu zuen.
Salaverri presidente hautatu berriari ere mintzatu zitzaion: «Imanol, erronka handia duzu aurretik. Trantsizio sakonak eta erradikalak, geoestrategikoki nahasia den mundu bat, eta herrialde bat, Euskadi, balio eta ahalmen itzelekin eta, aldi berean, ahulezia handiekin, horietako batzuk egiturazkoak».
Imanol Regok kargua hartu zuen «Manuel Salaverriaren lekukoa hartzeko ohorearekin, Innobasqueren ikuspegia finkatu den etapa giltzarri baten ondoren: berrikuntzaren euskal ekosistemaren bidez Euskadi Europa mailan berrikuntzaren lider diren eskualdeen ligan jokatzea».
Nabarmendu zuenez, aurrerapen hori posible izan da pertsona eta eragile askoren konpromisoari esker, berrikuntza Euskadirentzat lehiakortasunaren eta aurrerabidearen eragilea izan dadin lan egin baitute».
Curriculuma
Imanol Rego Iturralde (Donostia, 1972) Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendaritza batzordeko kidea da 2022ko irailetik, orduan izendatu baitzuten Irizar Taldeko zuzendari nagusi.
Industria ingeniaria da eta MBA bat du Lovainan. Harvard eta Singapurreko CCL negozio eskoletan trebatu da, eta ibilbide profesional zabala du industriari, teknologiari eta kanpo merkatuari lotuta.
Irizar Taldeko zuzendari nagusia izan aurretik, Irizar e-mobility filialaren buru izan zen, eta erantzukizun karguak izan zituen negozio eta merkatuko hainbat arlotan Schneider Electric multinazionalean, Corporación Patricio Echevarria enpresatik iritsi ondoren.
Gaur egun, gainera, Tecnaliako Patronatuko eta Batzorde Betearazleko kide da, baita CIDETECen Patronatukoa eta Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Enpresa Aholkularitza Kontseilukoa ere, Euskal Herriko enpresa, ikerketa eta hezkuntzari buruz duen ikuspegia osatuz.
Innobasqueko presidente berriak adierazi du «une historiko hain garrantzitsu honetan» Salaverriaren lanarekin jarraitzeko «ilusioa» duela. Bere hitzetan, «inflexio puntu batean gaude, arreta berezia eskatzen duten hainbat faktorerekin: berregituratze geopolitikoa eta deskarbonizazioa, trantsizio energetikoa, iraultza teknologikoa eta erronka soziodemografikoa».
«Gure enpresa eta industria ehunaren jasangarritasuna bermatzeko, beharrezkoa izango da ikuspegi estrategikoa eta etengabe aldatzen ari den munduan talentua erakartzeko, fidelizatzeko gaitasuna izatea», nabarmendu zuen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
