
Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek 2024 urtean zehar Amasako Garmendi kobazuloan eta Aranerrekako harpean egindako indusketa batek erakutsi du kobazuloaren giza-okupazioa Burdin Aroa eta Erromatar garaiaren artekoa izen litekeela. Kobazuloan hezurrak, erretako zerealak eta ikatz-aztarnak aurkitu dituzte eta harpean eskuz egindako zeramika zatiak jaso dituzte, besteak beste.
Ikerketa txosten batean bildu dute Jon Aldaia Aierbe eta Amaia Arranz Otaegik, joan den asteartean Villabonako Subijana etxean aurkikuntzen xehetasunak emateko hitzaldi bat eskaini zutenek.
Garmendiko kobazuloaren harrizko egitura lauzaz egokitutako lurzorua dela baieztatu dute, eta ez hasieran uste zen itxitura bat. Lan-eremua zabaldu ondoren, ikatz-aztarnak, hezurrak eta erretako zerealak topatu dituzte. Gutxi badira ere, lan-taldeak jasotako aztarnetako bati Karbono-4 datazio froga egingo dio, giza-okupazioaren kronologia zehatzagoa ezagutzeko.
Aranerrekan, aldiz, sutondo bati lotutako okupazio berri bat antzeman dute. Hezur industria, fauna hezurrak eta eskuz egindako zeramika zatiak jaso ditizte eta ikerlarien esanetan, erromatarren okupazioa iradokitzen du horrek. Burdin Aroko mailan, bestalde, ongi egituratutako etxebizitza baten hondakinak aurkitu dituzte, harri blokez mugatutako sutondo batekin eta zeramikazko eltze handi baten zatiekin. Kasu honetan ere indusketek aurrera jarraituko dute.
Horrekin batera, indusketa lan hauetako aurkikuntzak erakutsi du bertako biztanleek lurzorua harriz egokitzeko ohitura mantendu zutela. Arraroa da hau garaiko beste aztarnategi batzuetan ikustea eta posible da koba eta harpeen hezetasunaren ondorioz egindako egokitzapena izatea.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»
