
Larunbatean Lesakatik abiatuko den Sareren ‘Puzzlea osatu arte’ ekimenak «behin betiko konponbidea aldarrikatu eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoak bidea egin dezaten» aldarrikatuko du Hego Euskal Herria zeharkatuz igandean amaitzeko 544 kilometro egin eta gero.
Ekimena bukatuko den tokian, Iruñeko Udal plazan, Mikel Mundiñano eta Jone Galarzak nabarmendu dutenez, «salbuespen lege eta politikak oztopo dira oraindik etxerako bidea egiteko duten 57 presoen kasuan. Sare Herritarraren ustez, ezinbestekoa da elkarbizitza agertorkietara jauzi egin nahi badugu, gatazkak utzi dizkigun ondorioekin amaitzea. Ezinbestekoa dugu behin betiko konponbidea. Zentzu horretan hartuko ditugu kaleak datozen egunetan, zentzu horretan aldarrikatuko dugu euskal gizarteak eta gure herriek puzzlea osatzeko duten beharra». 57 preso horietatik, zortzi nafarrak dira.
Larunbatean abiatuko da Lesakatik
Ekimena larunbatean hasiko da 10.00etan Lesakatik abiatuta. Gipuzkoa igaro ondoren Bizkaia aldera joango da 19.00ak aldera Galdakaora iristeko eta lehen egunari amaiera emateko. Hurrengo egunean, igandean, Berangon hasiko dute bidea, Bizkaia eta Araba zeharkatuz Nafarroara itzultzeko 19.00etan Iruñera iritsi eta ekimenari amaiera ipintzeko.

«Igaroko ditugun 28 herrietan, konponbidearen puzzlearen zatiak jasoko ditugu banaka banaka. Konponbidea baita oraindik erregimen itxian dauden euskal presoak dituzten errealite eta nahia», gaineratu dute.
«Konponbideaz ari garenean herri honetan horrenbeste urtez horrenbeste sufrimendu eragin duen gatazkak utzitako ondorioen konponbideaz ari gara. Euskal presoek, iheslariek eta deportatuek etxerako bidea hasteko duten beharraz ari gara. Biktimek aitortuak izateko, erreparatuak izateko eta egia jakiteko duten beharraz ari gara. Pauso guzti horiek eman gabe ez baikara igaroko elkarbizitza agertokietara», azaldu dute.
«Herri gisa aurrera egin nahi badugu beharrezko dugu elkarbizitza agertokietara jauzi egitea. Herri gisa aurrera egin nahi badugu ezinbesteko dugu behin betiko konponbidea. Herri gisa aurrera egin nahi badugu ezinbesteko dugu konponbidearen puzzlea osatzea», adierazi dute.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

