
Gala Gracia zuzendari madrildarrak bere fikziozko lehen film luzea estreinatuko du: ‘Lo que queda de ti’; Musika Onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi zuen (Filipe Raposo pianista eta konpositore portugaldarrarentzat) pasa den Malagako Jaialdian. Zinemagilearen bizipen pertsonaletan oinarrituta, landa-testuinguru batean, gai unibertsalak jorratzen ditu istorioak, dolua, errotzea eta identitatea, besteak beste.
Sarak 25 urte ditu eta New Yorken jazz disko bat grabatzekotan da, baina, aita hil ondoren, jaioterrira itzuliko da, Huescako Pirinioetara. Han, bere ahizparekin batera, baserri bat eta artalde bat oinordetzan jaso ditu. Azken urteetan aitarekin egon ez izanagatik kontzientzian harra duenez, artaldea saltzeko proposamena baztertu eta haren ondarea zaintzea erabakiko du. Sarak bidegurutze bati egin beharko dio aurre: familiaren ondarea gorde edo musikan bizitzari berrekin. Erabaki horrek bere sustraiak aurkitzeko eta adiskidetzeko prozesu batera eramango du.
Laia Manzanares da filmaren protagonista, eta Angela Cervantes, Natalia Risueño, Ignacio Olivar, Oscar Lopez, Ruy de Carvalho eta Anna Tenta aktoreak ditu lagun.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

