‘Imajinatu libre’, ekainaren 7ari begira Gure Eskuk kaleratu duen abestia

‘Imajinatu libre’, ekainaren 7ari begira Gure Eskuk kaleratu duen abestia

Loading player...

Gure Eskuk heldu den ekainaren 7an ‘Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki’ lelopean Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalaren atarian, abesti berria aurkeztu du astelehen honetan: ‘Imajinatu libre’. 

Gozategik sortu du abestia, Xabier Sukiaren letrak ditu eta Alaitz eta Maider eta Sua Enparantzak ere parte hartu dute kantuan eta bideoklipean. Euskal Herriko jaiak eta euskal kultura oinarri hartuta sortutako abestia da.

Gure Eskuren esanetan, ‘Imajinatu libre’ «kalejira bat da, eta Bilbon kalejira erraldoi bat egin nahi dugu abesti honen doinua buruan dugula». Ekainaren 7tik aurrera, gainera, «ereserki» bihurtu dadin nahi du.