
Ez da erraza film mongoliar bat pantaila handian ikustea, eta are gutxiago bertako emakume zinemagile batek egindako lana bada, beraz ‘Baavgai Bolohson’ (‘Si yo puede hibernar’ gazteleraz) aukera ederra izan liteke horretarako.
Ulzii izeneko nerabeak fisikako lehiaketa bat irabazi nahi du beka bat lortzeko. Baina amak lana aurkitu du mendian, eta anai-arrebekin utziko du negu betean. Amaren utzikeriaren aurrean, eta prekarietate ekonomikoak zein anai-arrebak zaintzeko ardura horrek eraginda, ikasketei muzin egingo die.
Premisa horren aitzakiaz, Zoljargal Purevdash Mongoliako zuzendariaren lehen film luzeak, Ulan Batorreko Yurten barrutiko bizi-baldintza zailak ditu ardatz. «Yurtetan, ez dago ez iturriko urik, ez berokuntza-sistemarik ere. Abiadura handian hedatu da azken 20 urteetan eta hazten jarraitzen du nomadak hirira migratzearen ondorioz. Ulan Batorreko (Mongoliako hiriburua) herritarren erdia han bizi da, hiriaren azaleraren %60 inguru okupatuz. Ikatza errez berotzea lortzen dute eta hori da, hain zuzen ere, hiria munduko kutsatuenetakoa izatearen arrazoietako bat. Film honekin erakutsi nahi nuen arnasten dugun aire kutsatua gure anai-arreben pobreziaren kiratsa dela», aipatu du Zoljargal Purevdash zuzendariak.
‘Sight and Sound’ aldizkari entzutetsuaren arabera, bere lehen film honek «anbizio handia eta etorkizun oparoa» erakusten ditu.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

