
Urdaibai biosferaren defentsan eta bertan Guggenheim Bilbao Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak egin nahi duten museo berriaren aurka mobilizatu dira ostiral arratsalde honetan ehunka pertsona Gernikan, Ernai gazte antolakundeak deituta.
«EAJko zenbait ordezkarik errepikatu dute Guggenheim Urdaibai proiektuak ez duela oposiziorik Busrurialdean. Baina guk badakigu hori ez dela egia. Herritarrok hainbatetan mobilizatu gara proiektu honen aurka, eta gaur, hemen gauz berriro. Argi daukagu, Guggenheim Urdaibairi ez!», adierazi dute Ernaiko bozeramaileek Gernikako Merkurio plazan, azken urteetan Guggenheim Urdaibai Stop plataformak egindako lana ere eskertuz.
Eskualdean horrelako proiektu proiektu batek ekarriko duen arazoak «agerikoak» direla nabarmendu dute: «Besteak beste, eraikin nagusia Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatu nahi dute, horrek gure ekosisteman izugarrizko kalteak sortuz».
«Gainera ezin dugu ahaztu diru publikoarekin ordainduko dela, 130 milioi euroko gastua daukan makroproiektua da. Ez da hobeto diru hau oinarrizko beharrizanetara bideratzera? esaterako, eskualdeko osasungintza, garraio publikoaren azpiegitura, edo hezkuntza», gaineratu du Ernaik.
Proiektu honek lanpostuak ekarriko dituela esaten dutenei argi erantzun die: «Guggenheim honek lan prekarioa ekarriko du, udako lan tenporalak eta baldintza eskasakoak». Era berean, eskualderako «lan duina sortuko duen plan estrategiko bat» aldarrikatu dute.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
