
EAJk EAEko hautaketa prozesu publikoetan euskara babesteko eta prozesu horiei segurtasun juridiko handiagoa emateko lege proposamena erroldatu du ostiral honetan Gasteizko Legebiltzarrean. Jeltzaleek azaldu dutenez, ekimenak Lan Eskaintza Publikoen hizkuntza eskakizunak erakunde bakoitzaren «errealitatera» egokitzea planteatzen du, proportzionaltasun irizpideekin eta administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko irizpideekin.
Markel Olano EAJko legebiltzarkidearen esanetan, azken hilabeteetako euskararen biziberritze prozesuaren aurkako epai judizialek sortu duten kezka egoerari erantzun bahi dio ekimen honek. «Ezin gara ezer egin gabe geratu azkenaldian sententzia hauen bidez egiten ari diren euskararen kontrako erasoen aurrean, eta irtenbide bat eskaini behar dugu, LEP bat egiten duten pertsonei eta Administrazioan euskararen erabilerari kalte egiten dieten epaiak saihesteko. Izan ere, azkenaldian zalantzan jartzen ari dira hamarkadak ehuntzen daramatzagun adostasun oso zabal batzuk».
«Era berean, ezin dugu ahaztu euskal administrazioetan garatutako hizkuntza politika integratzaileak funtsezko tresna izan direla gure hizkuntzaren biziraupenerako», gaineratu du Olanok Gasteizen egindako prentsaurrekoan.
EAJk erregistratutako idazkian –ofizialki, Hizkuntza Normalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko Lege Proposamena–, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen 187. artikuluari beste atal bat gehitzea planteatzen da. Praktikan, Administrazio bakoitzak azterketa «zorrotz eta justifikatua» egin dezala eskatuko da, «proportzionaltasun irizpideetan eta erakundean hizkuntza ofizialak erabiltzeko beharretan oinarrituta», LEPak ateratzerakoan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak finkatze aldera. Eta, bestalde, kendu egingo da «nahitaez bete beharreko indizeen zehaztapen orokorrak» aplikatzea, orain arte egiten zen bezala, «hori izan baita epai judizialen tirabira eta baliogabetze puntu nagusia».
PSEren erantzuna
EAJk ez du adostu ekimena PSErekin, eta Eneko Anduezaren alderdiak aldebakarreko proposamenak bi alderdien gobernu akordioa «urratzen» duela ohartarazi du. «Gure gobernu akordioak aurreikusten duena baino harago doa, eta kezkatzen gaitu», adierazi du Pau Blasi legebiltzarkideak.
Ganberan bertan egindako agerraldian salatu duenez, EAJren ekimenak «ez dio jaramonik egiten gobernu akordioaren espirituari eta edukiari». «Funtsezkoa den gai batean desadostasun bat dago, eta ondorioak datozen hilabeteetan ikusiko dira», gaineratu du. Hala ere, PSEk EAJrekin sinatutako akordioari «leial» izaten jarraituko dutela ziurtatu du. Akordio horren bidez, Lakuako Gobernuak «indarrean» jarraitzen du, «bide-orri nabari batekin».
PSEko legebiltzarkidearen iritziz, EAJren proposamenak EH Bildurekin duen «borrokari» erantzuten dio. Izan ere, talde subiranistak Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko lege proposamena erregistratu du jada.
EH Bilduren erantzuna
Zentzu honetan, EH Bilduko legebiltzarkide Josu Aztiriak ongietorria eman dio EAJk LEPetan euskara blindatzeko egin duen lege erreformaren proposamenari, baina ohartarazi du bere edukia ez dela nahikoa izango prozesu horietan euskararen eskakizunari segurtasun juridikoa emateko.
«Dagoeneko bi proposamen ditugu Eusko Legebiltzarrean. Eztabaida auzitegietatik atera dugu, eta orain ekarpenak egingo ditugu. Garai berri bat ireki da euskararentzat, guztion lana eta politika publiko berriak behar dituena», adierazi du.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
