
Iñaki Esparza Luri euskal presoa Lannemezaneko espetxetik (330 kilometrora) Martutenera hurbildu dute, Etxeratek jakinarazi duenez.
Iruindarrak 21 urte bete zituen espetxean preso iragan apirilean eta, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du frantziar Estatuan ezarri zioten kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea.
Esparzaren lekualdatzearen ondoren, bi euskal preso bakarrik geratzen diran Lannemezanen, Etxeraten zerrendaren arabera: Javier Abaunza eta Mikel Karrera.
Duela hilabete pasatxo Arkaitz Agirregabiria hurbildu zuten kartzela horretatik Martutenera.

Pays Basque
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Pays Basque
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Pays Basque
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musique
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Santé