Bizkaiko Golkotik igaroz Estatu frantses eta espainolaren arteko elkartruke elektrikoa bikoiztuko duen azpiegituraren, interkonexio elektrikoaren aurkako mobilizazio sorta egiten ari dira egunotan. Larunbat honetan azpiegitura honen kontrako plataformako kide bat zuhaitz batera igo da protesta moduan, Gatikako estazio bihurtzailearen ondoan.
Ekainaren 30ean manifestazioa eta uztailaren 4an Gatikatik Mungiarako bidea egin zuen martxa bat egin ondoren, oraingoan kide hau «bakarrik ez dagoela sentiarazi eta erresistentzia kolektiboa alaitasunez ospatzeko» protestaren tokira gerturatzeko deia zabaldu du plataformak, «guztion artean janaria, hitzak, musika eta indarra partekatzeko unea» izango delakoan.
Martxarako deialdia egin zutenean plataformatik azaldu zutenez, «kaltetutako jendeari entzun gabe bultzatuta eta dagoeneko gure ingurua eraldatzen ari den» obra da interkonetxio elektrikoarena, abiadura handian aurrera doana. Gatikan estazio bihurtzaile handi bat eraikitzen ari dira eta Jataben eta Lemoizen kableetarako zangak irekitzen ari dira. Lemoizen ere kableak itsasora ateratzeko prestatzen ari dira.
«Aurten inoiz baino gehiago, indarrak inposatutako, beharrezkoa ez den eta herrian bizitza hondatuko duen proiektu baten aurka protesta egiteko egiten dugu», adierazi zuten orduan.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
