
Sarek eta Etxerat elkarteak ‘Behin betiko txanpa etxera’ izenpean mobilizazio berriak antolatu dituzte datorren abuztuaren 3rako, Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Ekimen honen bidez, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatuko dute, baita «konponbidea, bakea eta elkarbizitza» aldarrikatzeko ere.
Donostiako Ondarretako hondartzaren aurrean egin dute asteazken honetan ekimenaren aurkezpena Sare eta Etxerateko kideek, deialdiaren xehetasunak plazaratzeko. Donostiako hondartza horretan bertan egingo den mobilizazioa izango da deialdi nagusia abuztuaren 3an. Ekitaldiak eguerdiko 12.00etan izango dira hondartza guztietan, salbuespen batzuekin.
Bizkaian, mobilizazioak egingo dira Bakion (Bentako plazan), Lagan (hondartzan), Laidan (kanpinaren aurrean), Lekeition (Abadien moilan), Muskiz-Zierbenan (La Arena hondartzako aparkalekuan) eta Ondarroan (Alamedatik), guztiak 12.00etan; Mundakan (Laidatxun) eta Ean (Frontoiaren atzealdean), berriz, 13:00ean. Gipuzkoan, Deban (Santiago hondartzan), Orion (autopista azpian) eta Donostian (Ondarretan) izango dira mobilizazioak.
Antolatzaileek nabarmendu dute «datorren urtean ETAk bere jarduera eten zuela 15 urte beteko direnean, mundu mailako beste gatazka gehienetan gertatu ez bezala, Euskal Herrian, izugarrizko sufrimendua eragin zuen gatazkaren ondorioak bizitzen ari garela oraindik» eta beharrezkotzat jo dute «konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren bidean urratsak ematen jarraitzea». «Euskal Herriak eta bertako herritarrok beharrezkoa dugu iragana gainditu eta etorkizunari begira jartzea», adierazi dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
