
Eneko Bidegain Aire idazleak lortu du 2025ko EKE-Elkar literatura beka eta ‘Hegal egiten’ helduen eleberria idatziko du, EKE eta Elkarretik iragarri dutenez.
Bidegainen proposamena egiazki gertatu den istorio batean oinarritzen da: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrak (IK) erakundeko bi kidek ihes egin zuten Paueko presondegitik, dozena bat laguneko komando baten laguntzarekin.
Aurten Elise Diletek, Maddi Ane Txoperenak eta Castillo Suarez Garciak osatu dute epaimahaia eta balioan jarri dute eleberriak borroka armatuan emakumezkoek izan duten lekuari egiten diola erreferentzia: «Eleberriko protagonista nagusia ihes egin zuen Maddi Hegi izanen da, zeina sei hilabete geroago hil baitzen, polizia hura atxilotzen saiatu zenean. Militante baten ibilbidea eta ihesaldi berezia kontatuz, Iparretarraken ikuspegitik irudikatutako ‘euskal gatazkaren’ kontakizun bat da ere, borroka armatuan emazteek ukan duten lekua argitan emanez. Dokumentazio lan handi bati esker fikzioa eta errealitatea nahasiko dira», zehaztu dute.
Lana osatzeko 6000 euroko laguntza jasoko du Bidegainek eta, ondobidean, 2026ko udazlenean argitaratuko da eleberria, Elkar argitaletxearen eskutik.
Eneko Bidegain, 1975ean Baionan sortua, euskal ikasketetan doktorea da, euskaltzain urgazlea eta hainbat hedabidetan aritutako kazetari ohia. Gaur egun, irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Literatura ibilbidea zenbait eleberri idatziz hasi zuen: ‘Anbroxio’ (2002),‘Mahatsaren begia’ (2005) eta ‘Bichta Éder’ (2023) tartean. Saiakera franko sortu ditu ere.
EKE-Elkar literatura beka Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak sortu zuten 2021ean, Ipar Euskal Herriko literatura sorkuntza sustatzeko asmoarekin. Beka bi urtetarik behin iragaiten da. 2021ean Adur Larreak irabazi zuen lehena eta 2023an Idoia Rodriguezek bigarrena.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
