
Euskaltel-Euskadik Euskadi Fundazioaren harrobiko taldeko Aitor Agirre eta Gari Ugarte euskal txirrindulariei eta Axel van der Tuuk herbehereetarrari hiru txirrindulari gazteei ematen die aukera. Hirurek denboraldiko azken atala talde laranjarekin osatuko dute. Hitz gutxitan, Euskaltel-Euskadiko ‘stagiaireak’ izango dira hirurak abuztuaren 1etik aurrera.
«Harrobia Euskadi Fundazioaren proiektuaren nortasun-ezaugarrietako bat da» dio Euskaltel-Euskadik bere oharrean. Filosofia hori berresteko, Mikel Gaztañagak zuzentzen duen Euskadi Fundazioa taldeko elastikoa jantzi dute orain arte Agirrek eta Ugartek. Aldiz, kontinental mailatik dator Van der Tuuk herbehereetarra.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduradunaren iritziz, «txirrindulari hauek aztertzeko erabakia aurreko denboraldian eta aurtengo denboraldian oinarrituta hartu dugu. Hirurek txirrindulari profesional onak izateko ezaugarriak dituztela uste dugu. Garrantzitsua izango da hirurak probatzea, maila berrian nola moldatzen diren ikustea».
Aitor Agirre eta Gari Ugarte maila handiko bi txirrindulari dira. Biek ala biek oso denboraldi ona egin zuten pasa den urtean. Hala, Agirre Espainiako txapelduna izan zen eta Ugartek lehen urte aparta sinatu zuen.
«Horrek guztiak konfiantza ematen digu etorkizunari begira. Aitor ezohikoa da hemengo lasterketetarako; indartsua, Europako iparraldean egin ohi ditugun klasikoetarako. Garik, berriz, igotzaile koska bat gehiago du; oso trebea da, ausarta, eta etorkizunean klasikoetan eta astebeteko itzulietan trebatua egongo da. Axelek beste urrats bat du, kontinental mailan dago, eta lasterketak irabazi ditu. Aurten bertan emaitza nabarmenak lortu ditu eta bermeak eskaintzen dizkigu», gaineratu du Jorge Azanzak.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo
