Ondarroako Udalak salatu duenez, Andra Mari jaietan «lanorduz kanpo zegoen udal langile bat» kanporatu dute txosnagunetik, «udaltzaina izateagatik».
퐎퐍퐃퐀퐑퐑퐎퐀퐊퐎 퐔퐃퐀퐋퐀퐑퐄퐍 퐀퐃퐈퐄퐑퐀퐙퐏퐄퐍 퐈퐍퐒퐓퐈퐓퐔퐙퐈퐎퐍퐀퐋퐀
— Ondarroako Udala (@UdalBarriak) August 17, 2025
Ondarroako Udalaren adierazpen instituzionala, atzo arratsaldean (abuztuak 16) Andra Mari jaietako txosnagunetik zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain bat kanporatzeagatik.#Ondarroa #Ondarru pic.twitter.com/20U6OnZih7
Urtza Alkorta alkateak sinatutako erakunde adierazpen batean, Udalak nabarmendu du ez duela «onartzen horrelakorik» eta «babesa» adierazi die «udaltzainei zein udal langile guztiei, bereziki, txosnagunetik kaleratua izan zen udaltzainari».
«Ondarroako Udalak oso larritzat jotzen du atzo [hilak 16] gertatutakoa eta beharrezko neurriak hartuko ditu», gaineratzen du idatziak.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
