
Uztailaren 17an iritsi ziren Argeliako desertutik 213 ume saharar Oporrak Bakean programaren bidez, ‘Esperantzari leiho bat’ leloa izan du aurtengo programak, eta Euskal Herriko ateak eta bihotzak zabaldu zaizkie bi hilabetez. Agur esateko tenorea iritsi da, Sahararako lurretara itzuliko dira haurrak.
«Urtebete itxaron beharko dugu berriro ere haur hauek bi hilabeteko egoera duin batera itzultzeko, Euskal Herriak ateak irekiak izango ditu beti haur hauntzako», azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, beharrezkoak dituzten osasun frogak egiteaz gain, elikadura hobetu eta bizi diren desertuko 50 graduetatik urruntzea ezinbestekoa da haurren osasuna indartzeko.
Bi hilabetez egon dira gure harrera familia zein aterpetxeetan, eta «motza» egin omen zaio umeei, Saharan dauden gurasoak agurtu eta berriro ere gustura etorriko liratekela kontatzen dute.
1990etik ari da lanean Oporrak Bakean programa, eta beste urte betez harrera familiei esker ona luzatu diete, haien eskuzabaltasun eta konpromisoagatik. Oporrak Bakean Euskal Herriak Mendebaldeko Sahararekiko duen elkartasun keinu garrantzitsuenetarikoa dela nabarmendu dute.
Uztailean iritsi zirenean, antolatzaileek Saharar herriak bizi duen gatazka politikoa eta Europar Batasunak hartutako erabakiak hartuta ere euren etorkizunaren jabe izateko dituzten oztopo guztiak agerian gelditzen direla azpimarratu zuten: «Datozen umeak bakearen enbaxadore txikiak dira. Haien txikitasunean gure kontzientziak astintzen dituzte eta Mendebaldeko Saharak bizi duen egoera latza erdigunean jartzen dute».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
