
Igande honetan, Anoeta herrian hitzordua dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoara etorri diren 213 ume sahararrek, harrera familiek eta hala nahi duten herritar guztiek. Egun osoko egitaraua izango dute, elkarrekin egon, komunitatea sortu eta elkartasun ariketa bat egiteko.
Oporrak Bakean programa 1990eko hamarkadan sortu zen saharar umeak euren ohiko bizilekua den Argeliako desertutik atera eta Euskal Herriko etxe eta aterpetxeetan uda igarotzeko aukera eskaini nahian. Kudeaketa luzea eta sakona eskatzen duela azaldu dute antolatzaileek: urte luzez jarraitzen duen gatazka politikoa, estatuek hartzen dituzten erabakiak eta jarrerak, adin txikiko umeen joan-etorriak eta gurean aldi baterako gelditzeak eskatzen dituen bermeak… «Zaila bezain premiazkoa eta ederra!».
Etorri diren umeak abuztuaren bukaera arte izango dira gure herrietan. Behar-beharrezko dituzten osasun frogak egiteaz gain, elikadura hobetu eta bizi diren desertuko 50 graduetatik urrunduko dira. Hala, beren osasuna indartuko da.
Harrera familiei esker ona luzatu diete programako kideek, haien eskuzabaltasun, konpromiso eta pazientziagatik.
Elkartasun keinu garrantzitsua
Oporrak Bakean Euskal Herriak Mendebaldeko Sahararekiko duen elkartasun keinu garrantzitsuenetarikoa dela nabarmendu dute. Urtez urte umeak hartzean Saharar herriak bizi duen gatazka politikoa eta Europar Batasunak hartutako erabakiak hartuta ere euren etorkizunaren jabe izateko dituzten oztopo guztiak agerian gelditzen dira.
«Datozen umeak bakearen enbaxadore txikiak dira. Haien txikitasunean gure kontzientziak astintzen dituzte eta Mendebaldeko Saharak bizi duen egoera latza erdigunean jartzen dute».
Herriz herri ongi etorriak egingo dizkiete ume sahararrei eta une bakoitzak pairatzen ari diren injustizia eta ezintasuna adierazteko bide emango du. «Gerra berri batek aurrekoei gaina hartzen diola jakinda, programa honek Mendebaldeko Sahara azken 50 urteetan bizitzen ari den gatazka berriro gogora ekartzeko balioko du eta baita euskal herritarron elkartasuna indartzeko ere», adierazi dute.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

