
Alta Ruta de los Perdidos izeneko ibilbidea erronka ederra izaten da mendizale batzuentzat. Eta batzuentzat diogu Pirinioetako proposamen hori luzea (92 kilometro) eta desnibel handikoa (6.000 metro) delako. Inolako presarik gabe, oro har, Perdidoko eta Vignemaleko mendiguneak lotzen dituen helburu hori bost egunetan egiten da. Baina Fastest Known Time (FKT) edo ezagutzen den denbora azkarrena kontzeptuaren jarraitzaileek bestelako jarrera erakusten dute ibilaldi gogor horretan. Izan ere, mendizale eta korrikalari horien helburua, azkar eta arin joateaz gain, errekor bat ezartzea da.
2012an, adibidez, ibilbide horrek publikoki lehen marka azkarrena ezagutu zuen. Dani Magallon izan zen protagonista. Huescako korrikalariak 20 ordu eta 50 minutuko denbora egin zuen. Bost urte beranduago, berriz, Iker Karrerak zazpi ordu gutxiago behar izan zituen xede horretan errekor berria ezartzeko: 13 ordu, 42 minutu eta 16 segundo. Aditu batzuek zioten lasterkari gipuzkoarraren marka handi hori hobetzea zaila izango zela, baina beste euskal espezialista batek iritzi hori irauli berri du. Joan den abuztuaren amaieran, Raul Macarrok errekor berria egin zuen: 13 ordu, 26 minutu eta 53 segundo. Irakurtzen den bezala, bizkaitarrak hamasei minutuan ondu du gipuzkoarraren denbora.
Lasai asko esan daiteke, euskal korrikalariaren arrakasta horrek ez duela inor ezustean harrapatu. Macarrok eskarmentu handia eta luzea du distantzia luzeko lasterketetan. Eta, jakina, FKT delakoaren erronketan. Batez ere, Pirinioetan.
«Oso gogorra»
Abuztua amaitzeko astebete falta zenean, traileko espezialista horrek lehen urratsa egin zuen. Lehenik eta behin, eguraldia noiz egonkortu zain egon zen. Azkenean, klima lasaitu eta baldintza bikainekin Gavarnietik irten zen. Zalantzarik gabe, ibilaldi luze eta gogor mitiko hori bikain kudeatzeaz gain, erakutsi zuen oso sasoiko zegoela.
Macarrok ondo baino hobeto ezagutzen du bi mendigune horiek lotzen dituen ibilbidea. Halere, adierazi du lan eskerga egin behar izan zuela kronoa 13 ordu, 26 minutu eta 53 segundotan geratzeko: «Ekinaldi bat egin nahi nuen; alegia, gogor saiatu. Onartu behar dut une oso txarrak igaro nituela. Hortaz, ez nuen behar bezala disfrutatu. Victorrek asko lagundu zidan, eta nire kideari esker arrakasta hori erdietsi nuen. Fisikoki gaizki nengoenean asko lagundu zidan».
Bide batez, esan behar dugu lasterkari bizkaitarrarentzat errekor horrek esanahi berezia duela. Arestian aipatu dugu Pirinioetako ingurumari hori ondo baino hobeto ezagutzen duela: «Pozarren nago eginiko lanarekin. Ibilaldiaren zati bat hamalau urterekin egin nuen. Pirinioetako nire lehen txangoa izan zen. Orain berriro ibilbide horretara itzuli naiz, baina gaur egun dudan beste ikuspegi batekin».

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
