Infiltrazioen erromantizazioa
«Los Cuerpos y Fuerzas de seguridad del Estado junto a toda la Sociedad española derrotaron a ETA», hori da ‘La infiltrada’ filmaren amaieran ageri den lerroburu lotsagarria.
Filmak lortu zuen oihartzun mediatikoa, Goya sarietako aldarriak eta guzti honen inguruan piztu zen eztabaida ezagunak zaizkizue. Jonathan Martinezek bikainki adierazi zuen guztia NAIZen argitaratutako ‘El relato de la batalla’ artikuluan.
Ez zen urtebete igaro filma estreinatu zenetik, ekainean ‘La Frontera’ aurkeztu zutenean: ETAren inguruko beste fikziozko lan bat.
‘Ezustekoak’ ez dira hor amaitzen. ETAn infiltratu zen emakumezko guardia zibil baten istorioa kontatzen duen ‘Un fantasma en la batalla’ Donostia Zinemaldian estreinatuko dute eta urritik aurrera zinemetan ez ezik, streaming plataformetan ere ikusgai izango da.
Pantaila handian, berriro ere, poliziaren justifikazioa eta infiltrazioen erromantizazioa. Maider Galardi F. Agirre kazetari eta ikerlariak Pikara Magazinen esandakoak datozkit burura: «Nekatuta gaude gure herriak, gure errak eta gure orroak erridikulizatzeko joera honekin».
Zorionez, badira euskal gatazkari buruz bestelako ikuspegi bat eskaintzen duten lanak: ‘Karpeta Urdinak’, ‘Indarkeriaren Oi(h)artzunak’, ‘Negu Hurbilak’, ‘Bi Arnas’, ‘Non dago Mikel?’, ‘918 Gau’ eta abar.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

